Ruta :: Oiz Inguratzen

rating

Oiz Inguratzen

Ibilbide honetan Oiz mendia guztiz inguratuko dugu. Bertatik begi-bistan dugun paisaia paregabea da: Urdaibaiko kostaldea, Gipuzkoako zenbait mendikate, Gorbeia eta Durango inguratzen duten mendi zoragarriak.

 

Durangoko Madalena plazatik Frantzisko Ibarra kalea zeharkatu eta N-634 errepidea
gurutzatuko dugu Iurretarantz.

Behin errepidea gurutzatuta, eskumatara dagoen lehenengo bidea hartuko dugu San
Mames ermitarantz. Autopista gainetik pasatuko gara eta bi kilometrotan errepide
aldapatsu bat igoko dugu San Juan ermitara heldu arte. Hortik 300 metrora dagoen
bidegurutzean ezkerretara hartuko dugu Goiurirantz (BI-3341) eta, aurrerago, 900
metrora, eskumara dagoen Oiz mendira doan bidea hartuko dugu. Forestala pasatu eta pista nagusiari jarraituko diogu Oizko San Kristobal ermitara (12,8 Km) heldu arte,
irteera honen punturik altuena. Hemen ezkerretara hartuko dugu porlanezko bide
estuago batetik (2 Km gutxi gora behera eta oso aldapatsuak).

Beheko bidegurutzean (15 Km), eskumarantz hartuko dugu Kortaun auzorantz.
Kontuz! Kortaunen (18 Km) pista nagusia utziko dugu eta eskumatara, basorantz sartuko gara. Segituan, hesi bat pasatuko dugu eta jarraian beste bat.

Ondoren, 3,5 Km egingo ditugu basoko pista batetik beherantz, Ziortzara. Ziortzako
Kolejiatara (21,5 Km) heldutakoan, BI-4401 errepidea hartuko dugu baina 800 m egin
ondoren, errepide nagusia (22,3 Km) utzi eta Muñozgurenera igoko gaituen pista
aldapatsua hartuko dugu eskumarantz. Ondorengo 2,3 Km-ak oso aldapatsuak dira eta goian (24,6 Km) ezkerretara, Muñozgurenera, hartuko dugu.

Muñozgurenetik Trabakuara jaitsiko gara BI-4403 errepidetik. Trabakuan Berrizera doan BI-633 errepidea hartuko dugu eta, Berrizera heldu baino lehenago (34,7 Km), eskumatara dagoen Besoita auzora igoko gara. Baserri bideetatik Andikoara igo eta, ondoren, Ereñara jaitsiko gara eta, bertatik, Durangora helduko gara.

Oharra: Fisikoki gogorra bada ere, ez du teknika handirik eskatzen. Ia pista osoa asfaltoa denez, oso egokia da lurra bustita dagoenerako. Ibilbide hau ez dago seinaleztatuta.

42,21 km 3 ordu 1.280 m Oso gogorra
Jaitsitakoak: pdf kml trk