Ardo Saltsan

Ardo Saltsan
Ardo Saltsan
Ardo Saltsan
Ardo Saltsan
rating
bag

Ardo Saltsan

Ardo Saltsan gutizia da bisitarientzat.

 

Azoka horretan delikatessen jaki bikainenak dastatzeko aukera dago, baita euskal panoraman, estatuan eta nazioartean garrantzitsuak diren upategietako ardoak ere.

Kopa eskuan eta lagunarteko giroan, kolore, zapore eta usainen aukera zabala izango duzu dastagai.

 

Salda onenak aurkituko dituzu bertan, eta nahi duzun jakiaz uztartu ahal izango dituzu. Ardo Saltsan azoka eno-gastronomikoan upategi ugarik parte hartzen dute, eta ehundik gora ardo-marka izaten dira erakusgai. Hitzordu honetan ez dira falta urdaiazpiko iberikoa, olioa, izokin eta hegaluze ketuak, tomate iberikoa, gaztak, antxoak eta kafea.

 

Urtero-urtero aurkezten da nobedade gastronomikoren bat, edonoren ahosabaiaren gozagarri.

 

Izan ere, ez dago aukera hoberik lagunartean kopa bete ardorekin gozatzeko, eta zure upategiko ardoen aukera biribiltzeko.

 

Antolatzailea: Ardo Saltsan Elkartea

Informazio gehiago / Más información

 

Callejero

Mapako puntu ikusgaiak