Legezko oharra

Azken eguneraketa: 2014ko urtarrilaren 31.

Informazio orokorra

Web orri hau (aurrerantzean "webgune") honako honen jabetzakoa da:

Edukia

DURANGOKO UDALAK, webgune honen bidez, Udalari eta herriari, eta, batez ere, herriaren sustapen turistikoari buruzko informazioa eskaintzen du, eta baita udalaren jarduerei dagozkien funtzio eta kudeaketari buruzko informazioa ere. Informazio hori argitaratzen den momentuan indarrean dagoena izango da [2014ko urtarrilaren 31]

DURANGOKO UDALA saiatuko da informazioa zehatza eta egiazkoa izan dadin, horretarako aldizkako eguneraketak eginda eta akatsak hauteman bezain pronto zuzenduta. Hala ere DURANGOKO UDALAK ezin du bermatu informazioa beti eguneratuta eta akatsik gabe egotea.

Bestalde, webgune honetan argitaratutako informazioak informatzeko baino ez du balio, eta ez du egintza administratiborik ezta ofizialik jakinarazteko balio. Azken horiek legeak horretarako ezarritako bideak erabilita jakinaraziko dira.

Zehazpenak eta baldintzak

Web honetara eta berorren orrialdeetara sartzeak ondoren azaltzen diren oharpen, zehazpen eta baldintza legalak ezagutzea eta onartzea dakar:

  • DURANGOKO UDALAren jabetzapeko webgune honetara sartzea eta bertan dagoen informazioa erabiltzea erabiltzailearen ardurapean dago. Ekintza horietatik sor daitezkeen edozein gertakariren aurrean, DURANGOKO UDALAK ez du inolako erantzukizunik bere gain hartuko. Horrez gainera, Udalak ezin du bermatu webgunerako sarbidea etengo ez denik, edo berorren software-ak akatsik izan edo kalterik sortuko ez duenik.
  • DURANGOKO UDALAren esku dago, aurretik jakinarazi gabe, informazioa eguneratzea, aldatzea edo kentzea, eta webgunean egoki deritzan aldaketak egitea.
  • DURANGOKO UDALAren esku dago webgune hau erabiltzeko zehazpenak eta baldintzak aldatzea. Edozein aldaketa webgune honen bitartez jakinaraziko da, eta argitaratzen den momentutik aurrera egongo da indarrean.

Erabilera egokia:
Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgune hau behar bezala erabiltzeko, eta, DURANGOKO UDALAren edo beste batzuen eskubideen kontrako ekintzak, edo webgunea kaltetu, erabiltezin bihurtu, gainkargatu, hondatu edo webgunearen erabilera normala eragozten dituzten ekintzak ez burutzeko. Modu hertsian ez bada ere, debeku dira honako hauek:

  • Hirugarren batzuen eskubideak urratzea (intimitaterako eskubidea eta nork bere irudia izateko eskubidea, jabetza intelektualerako eta industrialerako eskubideak, etab.).
  • Webgune honetako irudiak erabilita edozein motatako publizitatea egitea, hala nola, eskatu gabeko mezu elektronikoak edo antzeko komunikazioak bidaltzea (spam-a).
  • Birus informatikoak, agiri kaltetuak, edo webgune honen bitartez eskura dauden sistemetan edo edukietan kalteak edo aldaketak sor ditzakeen beste edozein software edo programa informatiko sartzea.

Erabiltzaileak ezin izango ditu webguneko edukiak lortu webgune honetarako eskaintzen ez diren, adierazten ez diren edo normalean Interneten erabiltzen ez diren bideak edo prozedurak erabilita. Interneten normalean erabiltzen diren prozedurak, betiere, webgunean eta berorren edukietan kalterik edo arriskurik sortzen ez baldin badute erabili ahal izango dira.

Erantzukizuna

Erabiltzailea erantzule bakarra izango da arauak hausten baditu, edo webgune honen erabilera desegokia edo legez kanpokoa eginda hirugarren batzuengan kalteak sortzen baditu.

DURANGOKO UDALAK ez du inolako erantzukizunik bere gain hartuko sor daitezkeen interferentziek, hutsegiteek, etenaldiek, birus informatikoek, matxura telefonikoek edo sistema elektronikoaren jardunean deskonexioak eragin ditzakeen kalteen aurrean, baldin eta ez badagozkio DURANGOKO UDALAri. Era berean, ez du telefono-bideen, Interneten edo beste sistema elektronikoen akatsek edo gainkargek eragin ditzakeen atzerapenen, edota sistema elektronikoaren erabileran sor daitezkeen blokeoen erantzukizunik izango.

DURANGOKO UDALAK ez du bermatzen webgune honetan agertzen den eta hirugarren batzuek eman duten informazioaren egiazkotasuna, eta ez du informazio horietan egon daitezkeen akatsek sortutako ondorioen erantzukizunik hartuko.

Halaber, DURANGOKO UDALAK ez du webgune honetako esteken bidez, zuzenean edo zeharka, ikus daitezkeen edukien, produktuen edo zerbitzuen erantzukizunik izango. Esteka horiek ez dute inolako erlaziorik ezartzen DURANGOKO UDALAren eta esteka horien jabetza duten partikularren edo erakundeen artean. Era berean, DURANGOKO UDALAREN esku geratzen da bere webgunean agertzen diren estekak kentzea.

DURANGOKO UDALAK informazio-eskaerak eta kontsultak egiteko bideak ezarriko ditu (posta elektronikoko postontziak, kontsulta-formularioak, etab.), eta horien bitartez jasotako informazio-eskaera edo kontsultari erantzuteko emandako informazioa gutxi gorabeherakoa izango da; ez da, inondik inora, loteslea izango prozedura administratiboak ebazteko, azken horiek legeen eta arauen mende daude-eta.

Segurtasun neurriak

DURANGOKO UDALAK legeak eta, batez ere, Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak, eta berori garatzen duten arauek jasotako teknika, lege eta antolaketa-neurriak ezarri ditu, webguneari eusten dioten sistemen eta ematen den informazioaren osotasuna bermatzeko.

Webgunearen jabetza intelektuala eta industriala

DURANGOKO UDALAK webgune honen diseinuaren eta berorren iturri-kodeen, logotipoen, marken, eta abarren jabetza du, betiere, ez bada jabetza ezberdina adierazten; eta horiei guztiei dagozkien Jabetza intelektual eta industrialerako eskubideek babesten dituzte. Jabetza Intelektualerako Legearen testu bategina onartzen duen apirilaren 12ko 1/1996 Legearen arabera, debeku da aipatutako elementuen berrerabilpena, banaketa, jendaurrean jartzea datuok eskueran utzita, eta guztizko edo zatikako aldaketak egitea, baldin eta DURANGOKO UDALAK horretarako baimenik eman ez badu.

Webgune honetan agertzen diren DURANGOKO UDALAREN dokumentuak eta informazioa berrerabiltzea onartzen da, eduki horiek osorik mantentzen badira eta horien iturria adierazten bada (azaroaren 16ko 37/2007 Legea, sektore publikoaren informazioa berrerabiltzeari buruzkoa). Debeku da informazioa legez kanpoko jarduerak burutzeko erabiltzea. Baimen hori ez da aplikagarria jabetza intelektual edo industrialaren mende dauden dokumentuetan (patenteak, erregistratuko diseinuak eta markak); batez ere, beste batzuenak badira. Erabiltzaileak ez du DURANGOKO UDALAREN jabetza intelektuala eta industriala urratzen duen jarduerarik burutuko, ezta webgunean adierazten diren hirugarren batzuena urratzeko jarduerarik ere.

Edonola ere, berrerabiltzean, datu pertsonalen babesak ezartzen dituen oinarriak errespetatu behar dira, Datu Pertsonalen Babesarerako abenduaren 13ko 15/1999 Legeak ezarritakoari jarraiki.

Webgunearen erabiltzaileek emandako edukiei dagokienez, erabiltzaileek bertan sartzen duten edozein motatako edukien jabetza bermatu behar dute, edo, hala badagokio, horiek ustiatzeko eskubidea. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du legez kanpoko eta moralaren zein orden publikoaren kontrako edukirik ez sartzeko, baita gainontzeko erabiltzaileentzako edo DURANGOKO UDALA izen/irudirako iraingarri izan daitekeen edukirik ez sartzeko ere.

DURANGOKO UDALAK ez du erabiltzaileek sartutako edukien erantzukizunik bere gain hartuko, ezta eduki horien erabilera desegokiarena ere. Erantzukizuna eduki horiek jaso edo erabiltzen dituen pertsonarena izango da. DURANGOKO UDALAK ez du web esteketan (link) edo webgunearen erabiltzaileek emandako bilatzaileetan agertzen den informazioaren inolako erantzukizunik bere gain hartuko.

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgune hau eta berorren edukiak arau eta baldintza legal guztiak errespetatuz erabiltzeko. DURANGOKO UDALAREN esku gelditzen da, betebehar horiek urratuz gero, erantzukizunak eskatzeko legebideei ekitea.

Cookie-ei buruzko informazioa

Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren mende dagoen Telekomunikazio eta Informazio Gizartearen Estatu Idazkaritzak ezarritakoaren arabera, orokorrean, LSSI-a ez da administrazio publikoetan aplikatzen, administrazio publikoak ez baitatoz bat LSSI-aren eranskineko gizarte zerbitzu-emaileen definizioarekin. Administrazioari LSSI-a aplikatuko zaio jarduerak izaera ekonomikoa duenean bakarrik.

Hala eta guztiz ere, erabiltzailearen ekipoetan cookien instalazioari buruzko informazioa eskaintzen da:

Zer dira cookieak, eta zertarako erabiltzen dira?

Cookieak, web orriek gailuetan (PCak, Smartphone-ak, Tabletak, Smart TBak, etab.) ipin daitezkeen testu artxibo txikiak dira. Webgunera sartzerakoan, erabiltzailearen nabigatzailean ipintzen dira. Fitxategi horiek webgune horretan bisitatutako orriei buruzko informazioa gordetzen dute. Horrela, nabigatzeko hobespena gordetzen da, eta web orria bisitatzen den hurrengoan, informazio hori erabilita, nabigazioa arinagoa da. Era berean, cookien bitartez informazio estatistiko anonimoa batzen da, eta web orria modu egokian erabiltzen dela baiezta daiteke.

Cookie motak

Cookieak, duten iraupenaren arabera, saio-cookieak edo cookie iraunkorrak izan daitezke. Lehenengoek erabiltzaileak nabigatzailea ixten duen arte irauten dute, eta cookie iraunkorren iraupena aldakorra izan daiteke: cookiearen helburua betetzen den arte, edo erabiltzaileak eskuz ezabatzen dituen arte.

Kudeatzailearen arabera, cookieak norberarenak izan daitezke, kasu honetan, DURANGOKO UDALArenak; edo beste batzuenak, normalean, cookien bitartez datuak lortzen dituzten erakundeenak.

Helburuaren arabera ere, honako sailkapen hau egin daiteke:

Cookie teknikoak: web orri edo aplikazio batean nabigatzea, eta aukera edo zerbitzu ezberdinak erabiltzea ahalbidetzen dute. Talde honen barruan daude, esaterako, saio-identifikazioa edo sare sozialen bitartez edukiak partekatzea.

Pertsonalizazio cookieak: erabiltzailearen ekipoan irizpide ezberdinei jarraituta, zerbitzua aurrez definitutako ezaugarri jakin batzuekin jasotzea ahalbidetzen dute, hala nola, hizkuntza edo kokapen geografikoa.

Analisi cookieak: cookieak lotuta duten web orrian erabiltzailearen jarduna jarraitzea eta ikertzea ahalbidetzen diote cookien arduradunari. Horren bidez, hobekuntzak ezar daitezke, erabiltzaileen datuen analisian oinarrituta.

Publizitaterako cookieak: orriaren edo aplikazioaren jabeak ezarritako publizitate-esparruak kudeatzen laguntzen dute.

Portaera-publizitate cookieak: publizitaterako esparruak kudeatzen laguntzen dute, erabiltzaileen portaerari dagokion informazioa aztertuz. Informazio hori erabiltzaileen nabigazio-ohiturak etengabe behatuta lortzen da.

DURANGOKO UDALAren webgunean erabilitako cookieak:

DURANGOKO UDALAREN webguneak Google Analytics (ikerketa cookiea) zerbitzua erabiltzen du.

Google Analytics Google Inc.-ek eskainitako web ikerketarako zerbitzua da. Google Inc.-en egoitza nagusia 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View-n dago (California), CA 94043, Estatu Batuetan ("Google"). Erabiltzen dituen cookieak, domeinuari lotutakoak dira, eta horien helburua da erabiltzaile anonimoen nabigazioari buruzko informazioa batzea, adibidez, bisitaren ordua, erabiltzailea aurretik webgunean ibili den, eta nondik sartu den webgunera. Google Analyticsek ez dio DURANGOKO UDALARI erabiltzailearen IP-ari buruzko informaziorik ematen, eta web orria munduko zein lekutik bisitatzen den baino ez du jakingo Udalak.

Erabiltzaile guztiek bete behar dituzte Google Analytics zerbitzuaren baldintzak. Baldintza horiek artean daude, besteak beste, ezin dela erreminta honen bidez izena edo posta elektronikoko helbidearen daturik jarraitu edo batu, ezta web-ikerketako datuak informazio pertsonalarekin erlazionatu ere. Informazio gehiago jasotzeko, jo honako esteka honetara: Política de Privacidad de Google Analytics

Webgunearen erabilerari buruz cookiek sortzen duten informazioa Estatu Batuetako zerbitzarietara igorriko du Google-ek, eta bertan artxibatuko du. Google-ek informazio hori Udalaren onerako erabiliko du, webgunearen erabileraren jarraipena egiteko. Horretarako, webgunearen jardunari buruzko txostenak batu eta webgunearen jardunarekin eta Interneten erabilerarekin erlazionatutako beste zerbitzuak eskainiko ditu. Google-ek informazio hori beste batzuei emango die, legeak eskatzen duenean edo beste horiek, Google-ek eskatuta, informazio hori prozesatzen dutenean. Google-ek ez du erabiltzailearen IPa Google-ek dituen beste datuekin lotuko.

Google Analyticsen cookieak:
COOKIEA IRAUPENA HELBURUA
_utma 2 urte Erabiltzaile bakarreko IDa sortzen du, eta erabiltzaileak webgunea bisitatu duen lehen eta azken datak jasotzen ditu.
_utmb 30 min. Web orrira sartzeko ordua jasotzen du, eta web orriz aldatzerakoan edo nabigatzailea ixterakoan automatikoki ezabatzen da.
_utmc Saiokoa Web orri berberean 30 minutu baino gehiago egon eta gero, saio berria zabaldu behar den ala ez erabakitzen du.
_utmv 2 urte Erregistrotik hartutako datuetatik datu demografikoak sortzea ahalbidetzen du.
_utmz 6 hilabete Bisitariaren jatorria eta web orrira sartzeko bidea biltzen ditu. Web orrira egiten den bisita bakoitzean eguneratu egiten da.


Gainerakoen cookieak:
Gainerakoa Cookiea Iraupena HELBURUA
facebook.com datr 2 urte Login bakoitzean, beste batek erabiltzailearen kontua iruzurra eginez erabiltzen ez duela baieztatzen du.
fr Hilabete Erabiltzailearen IDa eta erabilitako nabigatzailea batzen ditu.
locale Astebete Konexioa egiten den herrialdearen kodea biltzen du.
lu 2 urte Ordenagailu publikoak hautematen ditu, eta partikular baten ordenagailutik sartuz gero, posta elektroniko helbidea batzen du, ostera ere idatzi behar ez izateko.
google.com PREF 2 urte Google-en erabilerari buruzko hobespenak biltzen dituzte. Beharrezkoak dira webgunearen funtzionalitatea mantentzeko.
accounts.google.com APISID 2 urte
HSID 2 urte
SAPISID 2 urte
SSID 2 urte
apis.google.com NID 6 hilabete
support.google.com SID 2 urte

Cookien erabilera zelan indargabetu daiteke?

Cookien erabilera nabigatzailearen konfigurazioa aldatuz indargabetu daiteke. Normalean, aukera hori "Tresnak" edo "Hobespenak" menuetan egoten da. Horrela, posible da nabigatzailearen edo zerbitzu jakin bateko cookieak ez onartzea.

Nabigatzailearen laguntzaren bidez, erabiltzaileak cookien kudeaketa-aukerei buruzko informazioa jaso dezake:


Gainera, Google Analyticsek erabilitako cookien erabilera ere ezeztatu daiteke, esteka honetan Google-ek eskaintzen dituen ezeztapen-sistemen bitartez: https://tools.google.com/dlpage/gaoptout

Sare sozialen cookien erabilera saihesteko, DURANGOKO UDALAren webgunera sartu baino lehen, saioa itxi behar da dagokion sare sozialean.

Edonola ere, erabiltzaileak jakin behar du cookien ezeztapenak DURANGOKO UDALAren web orriko zenbait ataletan sartzea zaildu edo ezindu dezakeela, edota nabigazioa oztopatu dezakeela.

Plugin-ak edo sare sozialetako osagarriak

DURANGOKO UDALAREN webgune honek pluginak eta Facebook, etab. sare sozialen osagarriak ditu. Zerbitzu horri dagokionez, ondorengoa hartu behar duzu kontuan:

  • Sare sozialean izena emanda badaukazu, eta DURANGOKO UDALAren webgune honetan sartzerakoan edozein sare sozialetan saioa zabalik baduzu, pluginetan klik egiterakoan, sare sozialak webgunea bisitatu duzuneko informazioa jaso ahal izango du. Gainera, sare sozialak zure erabiltzaile profilari buruzko informazioa emango dio web orriari (izena, e-maila, argazkia, etab.)
  • Sare sozialean izenik ez baduzu emanda, edo webgunea bisitatzerakoan ez badaukazu saioa zabalik, sare sozialak gutxienez zure IP helbidea jaso eta bildu dezake.

Ez baduzu nahi sare sozialek hemen zehazten diren datu pertsonalak jasotzea, ezta gurekin edo gainerakoekin partekatu ditzan, dagokion sare sozialaren pribatutasun politika kontsultatu eta saioa itxi, DURANGOKO UDALAREN webgunera sartu baino lehen. Sare sozialek zure ordenagailuan ipinitako cookieak nabigatzailearen funtzioak erabilita ezaba daitezke.

Datuen babesa - Jurisdikzioa eta indarrean dagoen legeria

Web honetan agertzen den informazioa baimen barik erabili bada, edo Durangoko Udalaren jabetza intelektual eta industrialerako eskubideak urratzen edo kaltetzen badira, Durangoko Udalak legez dagozkion ekintzak gauzatuko ditu, eta, hala badagokio, hortik erator daitezkeen erantzukizunak eskatuko ditu.

Baldintza horiek Espainiako legeen araberakoak izango dira. Horiekin loturiko edozein demanda, lege-prozedura edo auzi Bizkaiko Epaitegi edo Auzitegien jurisdikzioari soilik dagokio.