Inauteriak

Inauteriak
Inauteriak
rating
bag

Inauteriak

Era guztietako mozorroak koadrilak eta herriko kaleak girotzeko gai dira. Haur zein heldu, guztiek gozatzen dute egun batez askotariko pertsonaiak direla amestuta.

 

Inauterien ohitura aspaldikoa da Durangon. XVII. mendean jada aipatu zuten Udaleko akta- eta kontu-liburuetan.

 

Garai hartan, inauterien aurreko igandean hasten zen festa. Egun horri basokoipetsu edo txitxiburduntzi zeritzon, eta familia edo lagunartean landa-ingurura joan ohi ziren, txorizoa edo bestelako txerrikiak burruntzian erre eta elkarrekin askaltzeko. Txitxiburduntzia gaur egun ere egiten da ikastetxeetan edo lagunartean.

 

Inauterietako egunek berezko izenak dituzte Durangon: eguenzuri (ostegun zuria edo ostegun gizena), bariku argia, zapatu erregular, domeka karnabal, astelehen karnabal, eta martitzen karnabal.

Callejero

Mapako puntu ikusgaiak