Urkiolako Bidea

Urkiolako Bidea
rating

Urkiolako Bidea

Ibilbidea Durangoko Tabira auzoan hasten da: Gasteizera doan errepidea hartuko dugu. Izurtzara heldu baino lehenago, Etxaburu dorretxea ikusiko dugu.


Espaloitik aurrera eginez, Izurtza zeharkatu eta Mañarira iritsiko gara. Mañaria igaro eta Urkiolako lehen maldetara iritsiko gara. Bertan, malda hasieran, ezkerraldean dagoen pistan gora hasiko gara.


Bidean gora goazela inguru honetako landare asko eta asko ikusiko ditugu Untzillatx mendi magalean zehar. Baserri batzuen ondotik pasatuko gara: Solaguren, Arriaga eta Bizkarra, eta San Martin baseliza ere ikusiko dugu. Halaber, Elosu borda eta Gatzaieta baserria ere ikusiko ditugu.

 

Azkenik, Txakurzulo baserri ondotik igarota, Urkiolako hiru gurutzeetara helduko gara: ikuspegi ezin ederragoaz gozatzeko aukera.

Oharra: Ibilbide hau ez dago seinaleztatuta.

10 km 3 ordu 586 m Erraza
Jaitsitakoak: pdf kml
Ibilbidea