Astroen Mundua

Astroen Mundua
Astroen Mundua
Astroen Mundua
Astroen Mundua
rating
bag

Astroen Mundua

Nork ez du gustuko astroen mundua?

 

Durangoko Astronomia Ikasgelak antolatutako bisita gidatuetan, bertatik bertara ikusi eta ezagutuko dituzu fenomeno astronomikoak, haien ezaugarriak, izarren, planeten, sateliteen, asteroideen eta zeruko gainerako objektuen posizioak eta mugimenduak.

 

Lurrarekin zerikusia duen guztia ezagutuko duzu: eguzki-erlojuak, ilargia eta haren fase eta eklipseak, eguzki-sistema, izarrak eta konstelazioak. Hori guztia modulu didaktikoak baliatuta, planetarioko proiekzioak ikusita eta zeruari teleskopioaren bidez erreparatuta.

 

Jarduera didaktikoa da, eta zientziarekiko eta astronomiarekiko duzun jakin-mina aseko du.

 

Taldean egiteko jarduera egokia da. Eskolaumeentzako oso gomendagarria.

 

Ezagutu astroen mundua!

 

Informazioa eta erreserbak

Batez bestekoa (1 Bozkatu)
Batazbesteko balorazioa 0.0 izar, guztira 5.
Callejero