Gymkhana

Gymkhana
rating
bag

Gymkhana

Arrastoei jarraitzeko jolas dibertigarri honen bidez, Durangori buruzko datu bitxiak ezagutuko dituzue, eta txokorik entzutetsuenetatik ibiliko zarete.

 

Parte-hartzaileek taldeak osatuko dituzte, eta hainbat puntutan ezkutatutako arrastoak aurkitu eta galderei erantzun beharko diete. Behin arrasto eta erantzun guztiak bilduta, elkargunera iristen den eta azken galdera behar bezala erantzuten duen lehenengo taldea izango da irabazlea.

 

Taldean egiteko moduko jarduera parte-hartzaile eta dibertigarria da. Egokia da ezkondu aurreko agurretan edo ikastetxeko irteera gisa egiteko, baita enpresako bezeroak harri eta zur uzteko ere.

 

Trebezia eta adimena uztartu behar dira Durango beste era honetan ezagutzeko.

 

Zatoz Durangoren arrastoei jarraiki!

 

Informazioa eta erreserbak

Batez bestekoa (0 Botoak)
Batazbesteko balorazioa 0.0 izar, guztira 5.