Neberondo

Neberondo
rating

Neberondo

Ibilbide honek Mugarra aldera hurbilduko gaitu. Laburra (13 Km) izanda ere, asko igotzen dugu (406 m-ko guztira). Beraz, goitik ikusgai izango ditugun paisaiak zoragarriak dira.

 

Durangotik irten eta, Aramotz auzunea zeharkatuz, BI-4331 errepidea hartuko dugu
Orozketarantz.

 

Lehenengo bihurgune itxira iristean, ia 3. Km-ra, ezkerretara dauden etxola artetik pista batdoa. Basoko pista horretatik gora jarraituz, Neberondora doan porlanezko beste pista batera helduko gara.

 

Bidegurutze horretan eskumatara egingo dugu, gorantz. 400 m-ra merendero (4,6 Km) batera helduko gara eta gorantz egingo dugu. Hortik, malda gogorra aurkituko dugu harrizko pista batera heldu arte. Pista horretatik igota Neberondora (6. Km) helduko gara.

 

Horra iristean, antzinako elurtegia ikusiko dugu, baita merendero bat ere, paraje eder batean. Neberondora heltzeko aldapa gogor honen ostean, jaitsiera dator. Merenderoaren atzeko aldetik dagoen bidexka batetik jarraitu eta porlanezko bide batera arte jaitsiko gara; hor, eskumatara hartu eta beherantz segituko dugu Santa Ageda ermitaraino. Ezkerretik bidexka bat dago, ermita gure eskuman utziz; basoko bide polit horri jarraituz Izurtzara (9,5 Km) helduko gara.

 

Hortik, bidetxo horrek BI-623 errepidera aterako gaitu eta, hortik aurrera, Durangorako norabidea hartuko dugu. Errotonda batera heltzean, eskumatara joan, Tabirara, errepide nagusia ekiditeko; horrela, Durango erdialdera helduko gara.

Oharra: Laburra bada ere, tarteko zailtasuna du hala fisikoki nola teknikoki. Ibilbide polita da denboraz estu gabiltzanerako. Ez dago seinaleztatuta.

13 km 1 h eta 35 min 460 m Tartekoa
Jaitsitakoak: pdf kml
Ibilbidea