Lariz Dorrea

Lariz Dorrea
Lariz Dorrea
Lariz Dorrea
Lariz Dorrea
rating
bag

Lariz Dorrea

Lariz dorretxea hiri-jauregi errenazentista da, eraikuntzaren aldetik kalitate handikoa eta apaindura jorikoa. XV. mende bukaeran eraiki zuten. 2009an berriztatu egin zuten.

 

Esaten denez, 1483an Isabel erregina katolikoak dorre horretan hartu zuen ostatu, Uriko foruak eta Durangoko Merinaldekoak zin egitera etorri zenean.

 

Eraikina kartzela bihurtu zuten XIX. mendeko bigarren erdian, eta horregatik, leihoetako barrek utzitako markak ikusten dira beherengo solairuan.

 

Gerora, auzo-etxebizitza ere izan zen; baina azkenean, haren egoera tamalgarria zela ikusita, XXI. mendean goitik behera berreraiki zuten, eta horri esker, jauregi dotorea dugu orain, XV. mendeko urrezko garaian ikus zitekeenaren modukoa.

Callejero