Durango familian bisitatzeko jokoa

Durango familian bisitatzeko jokoa
Durango familian bisitatzeko jokoa
Durango familian bisitatzeko jokoa
Durango familian bisitatzeko jokoa
Durango familian bisitatzeko jokoa
rating
bag

Durango familian bisitatzeko jokoa

Saltoka: Familian bisitatzeko jokoa
 
Jokoa mapa batez, kartez eta pegatinez osaturik dago eta Durangoko gune desberdinetan kokatutako altxorrak topatzean datza, in situ. Modu horretan, pista desberdinen bitartez, ondarezko elementu anitzak aditzera emango dira. Esperientzia hau familian egitekoa da. Zerbitzuaren prezioa: 3 € eta
Turismo Bulegoan eskuratzen da.
 
 

 

Gainera, gure herria hobeto ezagutzeko eta haren berri edukitzeko, hauxe da gure proposamena: marrazki bizidunen DVD bat ikus dezakezue Turismo Bulegoan. Handik mugitu gabe, 8 minutuan bisita egingo dugu Durangon zehar, haurrek ahalik eta hoberen ulertzeko moduan: marrazki bizidunen bidez.
 
 

Eta bestela, Durangon nondik nora ibiltzen garen ikusteko, nahikoa dugu Arte eta Historia Museoko maketari erreparatzea. Hari esker, XV. mendeko Durango nolakoa zen jakingo duzue, eta Erdi Aroko Uriaren detaileak ikusiko dituzue miniaturan.

 

Zinea beste aukera bat da larunbat eta igandeetan, haurrentzako programazioa eskaintzen baitute.

 

Baina horietaz aparte, haurrek korrika egin behar dute eta mugitu egin behar dute, umeak jolastu egin behar dira.

 

Tabirako haur-parkeko tirolina, Ezkurdiko parkeko txirrista erraldoia, Arripausuetako parkeko skate-pista, Mañaria errekako arrantza-eskola edo besterik gabe, edozein parketako jolasgunetan aritzea dibertigarria izan daiteke haurrentzat.

 

Bestalde, kontuan hartu beharreko beste plan bat ere badago: igerilekuak. Igerileku estalien artean, badaude igerileku txiki bat eta ur berodun beste igerileku bat, eta aire zabaleko igerilekuetan ere primeran pasako dute.

 

Bestalde, nagusi zein ume, gustura ibiliko zarete bidegorria hona eta hara ere. Durangoko edozein txokotara bizikletaz joan eta familian ondo pasatzeko aukera ezin hobea da.
 

Batez bestekoa (1 Bozkatu)
Batazbesteko balorazioa 1.0 izar, guztira 5.