Sanagustinalde

Sanagustinalde
Sanagustinalde
Sanagustinalde
rating
bag

Sanagustinalde

Sanagustinalde gisa ezagutzen den ingurua Zabala edo San Juan errebala zen.

 

Zabalarra bidearen gainean eraiki zen, eta Sanagustinalde izena antzinako San Agustin komentuari zor dio.

 

Inguru horretako elementu nagusiak San Agustin Kultur Gunea antzokia eta Durangoko Arte eta Historia Museoa dira.

 

Azken horren alboan dago Bruno Mauricio Zabalaren jaiotetxea, eta erreka bazterrean, garbitegiak.

Bruno Mauricio Zabalaren jaiotetxea

Historikoki garrantzi handiko oinetxea da, bertan jaio baitzen Bruno Mauricio Zabala jauna 1682an.

Bruno Mauricio Zabala Cortazar Montevideo hiriaren (Uruguaiko hiriburua) sortzailea izan zen, eta ekintza hori gogorarazten du, hain zuzen, etxe horren fatxadan ipinitako plakak.

Eraikinak Bizkaiko eta Gipuzkoako jauregien tipologiari jarraitzen die. Bao zuzenak ditu, eta fatxadako horman baino ez du harlandua; ezaugarri hori barrokoko eraikinen berezkoa da.

 

Garbitegiak

Erreka bazterrean, XIX. mendeko garbitegiak daude. Etxeko higienerako ez ezik, emakumeek hartu-emana edukitzeko baliagarriak ziren.

Callejero