Blog

« Atzealdea

KURUTZIAGAKO GURUTZEA: KULTURA ONDASUN GISA - BIEN DE INTERÉS CULTURAL

01/07/2019
KURUTZIAGAKO GURUTZEA: KULTURA ONDASUN GISA - BIEN DE INTERÉS CULTURAL
Kurutziagako Gurutze bikaina, Kurutzesantu Museoan dago kokatuta, Durangoko Turismo Bulegoaren egoitzean, Kurutziaga 38. Durango - Bizkaia 
 
Estilo gotikoko gurutze hau, zalantza barik, ezagutzen den gurutze eder eta interesgarrienetako bat dugu, bai bere lanketak daukan kalitate artistikoagatik bai bere esanguragatik. Ikertzaile gehienek esaten dutenez, XVI. mende hasierakoa izan behar du.
 
Harearrian egina dago, 4 metro eta erdi luze da; hala ere, oinarria XIX. mendean erantsi zioten.
 
Interpreta dezagun!
 
Has gaitezen behealdetik, fustetik.
 
Emakume burua duen suge tentatzailea kiribilduaz doa, eta Genesiaren hasiera adierazten duten hiru eszena ageri dira.
 
Lehenengoan, Eva, paradisuan biluzik eta inongo lotsa barik, biziaren zuhaitzaren adarrek inguratuta dago. Sugeak eskaini dion sagarra dauka eskuan. Oraindik ez daki lotsa zer den.
 
Kontrako aldean, bigarren eszena ikus daiteke. Bertan, Adamek eta Evak, fruitu debekatutik jan ostean, pikondo baten hostoekin eta eskuekin estaltzen dute euren biluztasuna.
 
Hirugarren eszenan, San Migel arkanjeluak Eva paradisutik kanporatu zuenekoa irudikatzen da.
 
Begirada jaso eta 12 apostoluak agertzen diren danborrera iritsiko gara, benetako fedearen argira. Ezaugarri batek ordezkatzen du apostolu bakoitza.
 
Eskuan daramaten ebanjelioaren bidez, apostoluek zera ordezkatzen dute: Elizaren mezua, Egia, salbaziorako bidea.
 
Gurutzeari zentzua ematen dion gailur unea, zalantza barik, goialdean dago: gurutzaduraren aurrealdean, Kristo Berreroslea, eta atzealdean, berriz, Andre Maria Berreroskidea.
 
Gurutzean Kristo gurutziltzatua dakusagu, bere ama eta San Juan apostolua bertan direla. Samintasun keinu adierazkorra eginez, burua bihurtzen dute Kristo hila ez ikusteko.
 
Lau aingeruk Kristoren odola batzen dute.
 
Oinarrian burezur bat dakusagu, lehen gizona izan zen Adamen heriotzari erreferentzia eginez. Testamentu zaharraren eta berriaren arteko konexioa da.
 
Kalbarioaren gainean, Eguzkia eta Ilargia, gurutze hankadunak daramatzaten aingeruek koroatuta, unibertsoko erregeak balira bezala; ondorioz, eguzkiak Jesukristo eta ilargiak Amabirjina sinbolizatzen duela pentsa liteke.
Beste aldera begiratuz gero, Andre Maria ikusiko dugu Jesus haurtxoarekin jesarrita, Jainkoaren aurrean bitartekari, bekatuen berrerosle.
 
Ondoan, bi emakume irudi daude: bata Santa Barbara da, giltzapetuta egon zeneko dorrea daramala, eta bestea Santa Katalina, gurpil horzdun batekin.
 
Ama birjinaren oinetan, bi irudi hauek: San Atanasio eta Santa Paula, biak ere aureolarekin. Lirioa edo zitori horia gurutzearen errematea da eta, Amabirjinaren gainean, Trinitatea sinbolizatzen du.
 
Ikusi dugunez, Gurutzeak kontatzen digun istorioa fustean hasten da, non bekatua eta zigorra irudikatzen baitira; gero kapitelean gora egiten du, Ebanjelioa irudikatzeko, eta gurutzaduraraino iritsi, non Barkamena eta Salbazioa irudikatzen baitira.
 
Erredentzioz eta itxaropenez betetako mezu bat da, beraz.
 
Irudi eta xehetasun batzuk arkaismo artistikoz landuta daudela eta, hamarkada luzez jo izan da hori zahartasun seinaletzat.
 
Hala ere, gurutze honen egileak bazeukan Herbehereetan eta Alemanian XV. mende bukaeran eta XVI.aren hasieran arrakasta zeukaten eredu ikonografikoen berri.
 
Orain eraikinean ipiniko ditugu begiak.
Bere bost mendeko bizialdian, itxura, tamaina eta erabilerak aldatuaz joan da Vera Cruz ermita izan zena.
 
Obra zibil gisa hasi zen XV. mendean eta mende bat geroago handitu egin zuten. XVII. mende hasieran, Bakardadearen kapera eraiki zuten bertan, eta eraikina kupula batekin nobletu.
 
Eraikina Vera Cruz kofradiaren egoitza izan zen, bai eta udal hauteskundeak egiteko lekua eta elkarteentzako gunea ere; gaur egun Kurutzesantu Museoa eta Turismo Bulegoa da.
 
Vera Cruz kofradia heriotzan laguntzen eta askotariko prozesioak antolatzen ibiltzen zen. Beti egon zen Gurutzeaganako debozio eta kultu handia, katolikoen funtsezko ikur batez ari garela kontuan hartuta.
 
1489. urteko dokumentu batean jasotzen denez, Kurutziagako Gurutzeak bazeukan beste eginkizun bat ere, alegia, Durangoko Hiribilduaren muga markatzen zuen Gurutze Jurisdikzionala izatearena.
 
Baina sekula ere ez da jakin argi Gurutzeak loturarik izan ote zuen hiribilduan Erdi Aroan jazotako gertakari garrantzitsu eta traumatikoenetako batekin, hain juxtu ere “Durangoko herejeak” izenez ezagutzen denarekin.
 
Mugimenduaren buru ezagunena Frai Alfonso de Mella izan zen, frantziskotarra eta Zamoran jaioa. 1437 inguruan iritsi zen Durangoko merindadera.
 
Zenbait bide komertzialen artean kokatuta egonda, Durango nabarmendu egiten zen bertako merkataritza jardueragatik, oihalgintza eta teilagintzagatik, bertako olagizon eta larrugileengatik; izan ere, 1514an jaurerriko hiribildurik populatuena bihurtu zen Bilboren ostean.
 
Banderizoen arteko borrokak gaiztotu egin ziren, eta indarkeria zabaldu merindadean.
 
Oso denbora gutxian, Mellak gidatutako mugimenduak jarraitzaile kopuru handia erakarri zuen, eta beste inguru batzuetara zabaldu zen.
 
Ez dirudi astakeria denik pentsatzea euskararen erabilerak, elite eklesiastikoetatik urrun, elizak Bizkaiko lurraldean zeukan kontrola –berez nahiko murritza– are gehiago murrizten zuela, eta aitzitik, bere predikuetan antzinako hizkuntza hau erabiltzeak lagundu egin ziola Mellari bere ideiak transmititzen.
 
Topiko asko heredatu dugu mugimendu honi buruz; esaterako, ondasunen eta gorputzen erkidegoa aldarrikatzen zuela. Baina Alfonso de Mellaren ideiek ez zeukaten horrekin zerikusirik inondik ere; bai ordea hierarkia eklesiastikoari egiten zion kritikarekin, pobreziaren inguruko bere idealarekin, Espiritu Santuaren Aroaren etorrera iragartzearekin eta estatu perfektuago bat ezartzearekin, non Eliza berria sortuko baitzen.
 
Mella, beraz, erreformatzaile gisa agertu zen, aro berri bat iragartzen duen profeta iluminatu gisa.
 
Bai Koroak bai Elizak euren mekanismoak jarri zituzten martxan disidenteak isilarazteko, eta mugimendua gogor erreprimitu zuten.
 
Nonbait, garai hartako durangarrengan sekulako inpaktua eragin zuten errepresioak ekarritako ondorioek, izan ere, herrikide nahiz familiarteko asko ikusi zituzten sutan hiltzen.
 
Horrek azalduko luke zergatik herritar batzuek laguntza eta babesa eman zieten zenbait disidenteri ezkutatu eta ihes egiteko.
 
Akusazioak hurrengo gizaldiaren hasieraraino iristen dira, mugimenduak Durangoko merindadean izan zuen garrantziaren erakusgarri.
 
Mugimenduaren liderrek ihes egin zuten 1441ean Granadako Nazari Erresumako lurralde musulmanetara.
 
Honenbestez, edertasun handia bai, baina asalduraz betetako historia daukan gurutze baten aurrean gaude.
 
"Kultura ondasun gisa" sailkatuta dago.
 
Gurutze misteriotsu honi buruzko xehetasun gehiago jakin ahal izateko, Museoaren bi solairuak ibiltzera gonbidatzen zaitugu. Etor zaitez Kurutziaga Gurutzea ezagutzera!
 
***********************************************************************
 
La Cruz de Kurutziaga se encuentra situada en el Museo Kurutzesantu, sede de la Oficina de Turismo: Kurutziaga, 38. Durango - Bizkaia.
 
Esta Cruz de estilo gótico, es sin duda, una de las más hermosas e interesantes que se conocen, tanto por la calidad artística de su talla como por su significado. La mayoría de los investigadores coinciden en que debe de ser de principios del siglo XVI.
 
Realizada en piedra arenisca, mide 4 metros y medio de altura, aunque la base es un añadido del siglo XIX.
 
Vamos a interpretarla!
 
Empecemos por la parte inferior, por el fuste.
 
La serpiente tentadora con cabeza de mujer se va enroscando y aparecen tres escenas en las que se relata el inicio del Génesis.
 
En la primera, Eva, desnuda e impúdica en el paraíso, está rodeada por las ramas del árbol de la vida y lleva en su mano el fruto prohibido que le ha ofrecido la serpiente. Aún no conoce la vergüenza.
 
En el lado opuesto observamos la segunda escena en la que Adán y Eva ya han tomado el fruto prohibido y tapan su desnudez con hojas de higuera y con sus manos.
En la tercera escena, la expulsión de Eva del Paraíso por el Arcángel San Miguel.
 
Al subir la mirada, llegamos al tambor donde están representados los 12 apóstoles, la luz de la verdadera fe. Cada uno de ellos representado por su atributo.
 
Los apóstoles representan, a través del evangelio que portan en la mano, el mensaje de la Iglesia, la Verdad, el camino hacia la salvación.
 
El momento culmen que da sentido a esta cruz es, sin duda, su parte superior: en el anverso del crucero el Cristo Redentor y en el reverso, la Virgen María Corredentora.
 
La Cruz nos muestra a Cristo crucificado, acompañado por su madre y San Juan, el apóstol. En un gesto de dolor cargado de expresividad, giran la cabeza para no mirar a Cristo muerto.
 
Cuatro ángeles recogen la sangre de Cristo.
 
En la base, vemos una calavera, hace referencia a la muerte del primer hombre, Adán. Es la conexión entre el antiguo y el nuevo testamento.
 
Sobre el calvario, el Sol y la Luna, coronados por ángeles con cruz patada, como reyes del universo, lo que hace pensar que el sol simboliza a Jesucristo y la luna a la Virgen.
 
Si miramos al otro lado, vemos a la Virgen María sentada con el niño Jesús, intercesora ante Dios, redentora de los pecados.
 
A su lado hay dos figuras femeninas, Santa Bárbara, portando la torre en la que fue encerrada, y Santa Catalina, con una rueda dentada.
 
A sus pies, hay dos figuras: San Atanasio y Santa Paula, ambos con nimbo. El lirio o flor de lis es el remate de la cruz que, colocado sobre la Virgen, simboliza la Trinidad.
 
Como hemos podido observar, la Cruz nos cuenta una historia que empieza por el fuste, que representa el pecado y el castigo, sube por el capitel, que representa el Evangelio, hasta llegar al crucero, que representa el Perdón y la Salvación.
 
Es por tanto un mensaje de redención y de esperanza.
 
El arcaísmo artístico con el que se han tratado algunas de las figuras o ciertos detalles se ha interpretado, durante décadas, como símbolo de antigüedad.
 
Sin embargo, el autor de esta cruz conocía los modelos iconográficos que triunfaban en los Países Bajos y Alemania a finales del siglo XV, principios del XVI.
 
Prestemos ahora atención al edificio.
 
A lo largo de sus cinco siglos de vida, la que fuera ermita de la Vera Cruz, ha ido cambiando su forma, tamaño y usos.
 
Se inició como una hermosa obra civil en el siglo XV, ampliada un siglo más tarde. A principios del XVII se construye aquí la capilla de la Soledad, y se ennoblece el edificio con una cúpula.
 
Fue sede de la cofradía de la Vera Cruz, lugar de elecciones municipales, espacio para asociaciones y ahora es el Museo Kurutzesantu y Oficina de Turismo.
 
La Cofradía de la Vera Cruz, prestaba asistencia en el tránsito a la muerte y organizaba distintos actos procesionales; la devoción y el culto a la Cruz fue siempre importante, al ser el símbolo fundamental de los católicos.
 
Otra de las funciones que se le atribuye a la Cruz de Kurutziaga, tal y como recoge un documento de 1489, es la de ser una Cruz Jurisdiccional que serviría para marcar el límite de la Villa de Durango.
 
Pero sin duda la incógnita más relevante ha sido siempre la posible vinculación de la Cruz con uno de los episodios más importantes y traumáticos ocurridos en la villa durante la Edad Media y que se conoce con el nombre de “Los Herejes de Durango”.
 
La cabeza más visible del movimiento fue Fray Alfonso de Mella, perteneciente a la orden franciscana y natural de Zamora. Llegó a la Merindad de Durango hacia 1437.
 
Situado entre varias rutas comerciales, Durango destacaba por su actividad comercial, y su industria de pañeros y tejeros, y, posteriormente, de ferrones y curtidores, lo que la convertiría en 1514, tras Bilbao, en la villa más poblada del senorío.
 
Las luchas banderizas se recrudecían y azotaban con violencia la merindad.
 
En muy poco tiempo, el movimiento liderado por Mella obtuvo un importante número de seguidores y se extendió a otras zonas.
 
No sería descabellado pensar, que el empleo del euskera, alejado de las élites eclesiásticas, menoscababa el control que ejercía la iglesia en el territorio de Bizkaia, que era de por sí escaso, y que, sin embargo, el uso de este ancestral idioma, en las predicaciones de Mella, pudo facilitar la transmisión de sus ideas.
 
Sobre este movimiento hemos heredado muchos tópicos relatando, por ejemplo, que proclamaban una comunidad de bienes y cuerpos. Pero, las ideas de Alfonso de Mella no tenían que ver en absoluto con
esto, y sí con una crítica a la jerarquía eclesiástica, la defensa de su ideal de pobreza, el anuncio de la llegada de la Edad del Espíritu Santo y el establecimiento de un estado más perfecto, en el que surgiría una nueva Iglesia.
Mella se presenta, pues, como un reformador, una especie de profeta iluminado que anuncia una nueva era.
 
Tanto la Corona como la Iglesia, pusieron en marcha sus mecanismos para acallar a los disidentes, reprimiendo con dureza el movimiento.
 
Así, en los durangueses de la época debieron impactar enormemente los efectos de esta represión al ver morir en la hoguera a muchos de sus convecinos o familiares.
 
Esto explicaría la ayuda y protección prestada por parte de la población a algunos disidentes en su ocultación y huída.
 
Las acusaciones llegan incluso a los albores de la siguiente centuria, lo cual da una idea de la importancia que tuvo el movimiento en la merindad de Durango.
 
Los líderes del movimiento huyeron en 1441 a las tierras musulmanas del Reino nazarí de Granada.
 
Estamos, por tanto, ante una cruz de gran belleza pero con una historia convulsa.
 
Esta declarada "Bien de interés cultural".
 
Te invitamos ahora a recorrer el Museo por sus dos plantas y poderasí conocer más detalles sobre esta misteriosa cruz.
 
Hurrengoa