El programa de este año se ha diseñado y puesto en marcha con la colaboración de empresas relacionadas con el sector del metal y la fundición entre las que destacan entre otros IK 4-Azterlan, Foseco, Tabira y Telur.
No menos importante es la participación de Belén Bengoetxea y Teresa Campos, miembros del equipo de arqueólogos que realizó las excavaciones en la Plaza de Santa Ana en 2009.
Ekintza ezberdinen bidez, kanpai baten galdaketa burutzeko beharrezkoak diren prozesuak ezagutu eta ikusteko aukera izango dugu. Kanpaiaren eredua galdatzeko momentura arteko prestaketa guztiak egingo dira Santa Ana plazan.
Aldi berean, bai gaur egun piezak galdatzeko erabiltzen den teknologia, produkzio prozesuak eta materialak, eta baita antzinako maisu kanpaigileen ohiturak eta argizari galduaren teknika tradizionala ezagutu ahal izango ditugu.
Errementari batek kanpai mihia egingo du.
Pantaila handi batean kanpaiaren galdaketa prozesua proiektatuko da.
Santa Anako induzketan parte hartu zuten arkeologoen esku-hartzea ere izango dugu. Hauek, berezko kanpaia egin zeneko garaiari buruzko azalpenak eta induzketaren bidez egindako aurkikuntzen berri emango digute, guzti hori errementari batek kanpaiaren mihia egiten duen bitartean.
Ekitaldiaren amaieran kanpai-jotze ezberdinak entzungo ditugu eta komunikabide bezala izan zuten esanahiaz jabetuko gara.
Aurtengo programa metalaren eta galdaketaren sektorearekin erlazionatutako enpresen laguntzarekin diseinatu eta abian jarri da. Hauen artean, IK 4-Azterlan, Foseco, Tabira eta Telur egon dira. Belen Bengoetxea eta Teresa Campos Santa Ana Plazan 2009ko induzketan parte hartutako arkeologoak dira eta beraien laguntza ere aipagarria izan da.