Urkiolako Parke Naturala Durangotik 8 km-ra dago. Inguru ederra da benetan, geografiari eta paisaiari dagokionez interes handikoa.
Hainbat ibilbide proposatuko dizkizugu, oinez nahiz BTTz (mendi-bizikletaz) egitekoak. Hartara, gure paisaia ederretan murgilduko zara, eta esperientzia berriak biziko dituzu naturarekin bat eginda.
Jakina, ibilbide batzuk, batez ere mendi-bizikletaz egitekoak, gogor samarrak dira (lokatza, putzuak...), baina erakargarriak izan daitezke abenturazaleenentzat.
Horiez gain, Urkiolako Parke Naturalean barrena egiteko ibilbide ugari daude: GR eta PR ibilbideak, izaera didaktikoa dutenak edota parkeko ibilbide espezifikoak. Azken horien azalpenak liburuxketan jaso dira, eta liburuxka horiek eskuragarri daude Toki Alain, Parkeko Interpretazio Zentroan.
Aipagarriak dira GR 38 eta GR 229.
Landaederran, Mugarraren magalean, mendi-aterpetxe bat dago. Leku zoragarria da mendizaleentzat eta BTT zaleentzat, edo besterik ez bada, lagunartean barbakoa bat egiteko.