San Fausto jaiak, Durangoko patroiaren jaiak, urriaren 13aren bueltan ospatzen dira.
Durangaldeko jaien egutegiko azkenengoak dira, baita handienak ere. Tradiziozko ekitaldirik garrantzitsuenak "Zezenak dira" eta "Artopillen banaketa" dira.
ZEZENAK DIRA
Ezin jakin zehatz noiz hasi ziren zezenak ikuskizun gisa askatzen. Hala eta guztiz ere, udal-artxiboko dokumentuen arabera, 1580an 40 erreal ordaintzen ziren halako jardueretan gertatutako istripuen kalte-ordain gisa.
ARTOPILLEK
Artopillek banatzea tradizio handiko ekitaldia da.
Artopille madalenen antzeko opil bat da, barnean arto ale bat duena. San Fausto egunez bakarrik egiten da. Egun horretan, zinegotziak udaletxeko aterpean izaten dira artopilak herritarren artean banatzen.