XXII. Durangoko Pasiñoa
2015ekoa Durangoko Pasiñoaren 22. edizioa da jadanik, eta, urtero bezala, Durangoko Aste Santuko ekitalditik nagusienetakoa izango da duda barik.
Adin guztietak 120 aktore bolondres baino gehiagok hartzen du parte antzezpenean, eta aurten pertsonai nagusien antzezleak aldatu egingo dira:
- Jesús: Iñigo Pastor
- María: Mariola Fernández
- Pedro: Fernando Atutxa
- Judas: Egoitz Iraurgi
- Poncio Pilates: Xabier Arana
- Herodes: Iñaki Loinaz
Aurten Pasiñoa apirilaren 1, 2 eta 3an izango da (asteazken, ostegun eta ostiral santuan), Santa Ana Plazan, eleiza eta Arkua luxusko dekoratu gisa.
Ekitaldia gaueko 21:00etan hasiko da, eta sarrerak El Arco tabernan daude salgai (Santa Ana Plazan bertan) edo 656 777 321 telefonoan. Sarreraren prezioa 6 €-koa da.
Durangoko Turismo Bulegoak ostatu programa berezia eskaintzen du Durangotik kanpo Pasiñoa ikustera datozen bisitarie. Programak hartzen du barne: ostatua, gosariak, Durangoko alde zaharretik zehar bisita audiogidatua eta Pasiñoa ikusteko sarrerak. Prezioa aukeratutako ostatuaren araberakoa da:
**** Gran Hotel Durango 110 €
* Hotel O Camiño 64 €
** Errota Pentsioa 52 €
* Juego Bolos Ostatua 51 €
Prezioak logela bikoitzean, BEZ, gosariak, bisita audiogidatua eta Pasiñoa ikusteko sarrerak barne. Informazio gehiago eta erreserbak: 94 603 39 38 edo turismo@durango-udala.net
Informazioa entzun