Aztarnak. Durangoko Bonbardaketa

Aztarnak. Durangoko Bonbardaketa
Aztarnak. Durangoko Bonbardaketa
Aztarnak. Durangoko Bonbardaketa
Aztarnak. Durangoko Bonbardaketa
rating
bag

Aztarnak. Durangoko Bonbardaketa

Zatoz "Aztarnak" izeneko bisita audio-gidatua egitera!

 

Ibilbide horretan, 1937ko martxoaren 31ko bonbardaketak Durangon utzitako arrastoak bertatik bertara ikusiko ditugu, eta egun hartan gertatukoak ezagutuko ditugu.

 

Denboran atzera egin eta goiz hartan Durangon zegoen giroa sumatuko dugu: herria bare-bare zegoen, bonba- eta ehiza-hegazkinek Kurutziaga kaletik erasoari ekin ziotenean.

 

Goiz osoko gertakarien errepasoa egingo dugu, baita arratsaldean, 2. bonbardaketaren ondoren, jazotakoarena ere.

 

Metrailak fatxada batzuetan utzitako zuloei erreparatuko diegu, eta bonbardaketaren xehetasunak aztertzeaz gain, osteko hondamena irudikatuko dugu.

 

Sarraski haren oroimenez jarritako oroitarria izango dugu hizpide.

 

Eta, gainera, Uribarriko Andra Maria basilikara joango gara. Izan ere, bonbardaketaren unean, ingurua jendez mukuru zegoen: barruan, meza ematen ari ziren; eta, portikoan, merkatua zegoen.

 

Bukatzeko, kanpaina-ospitalea non jarri zuten ikusiko dugu, eta emakumezkoen kartzela izan zenera hurreratuko gara.

 

Informazioa eta erreserbak

 

 

 

Aztarnak liburuxka kontsultatu edo deskargatu