Landako Eta Montevideo

Landako Eta Montevideo
Landako Eta Montevideo
Landako Eta Montevideo
Landako Eta Montevideo
rating
bag

Landako Eta Montevideo

Berriki inauguratu zuten Durangoko tren geltoki berria. Horri esker, oinezkoentzako hainbat pasabide ireki dira Landako auzoaren eta Montevideo etorbidearen artean. Hartara, trenbideak Urian zekarren bereizketa desagertu da, eta orain, Durango herri bateratuagoa eta erosoagoa da oinezkoen joan-etorrietarako.

 

Landako izenak landen edo zelaien lekua esan nahi du. Eta halaxe gogoratzen dute 70eko hamarkadaz geroztik auzo horren garapena ikusi duten herritarrek.

 

Montevideo etorbideak, berriz, Bruno Mauricio Zabalagatik du izen hori.

 

Landako azpiegitura eta zerbitzu moderno ugari dituen auzoa da gaur egun, bai eta bizitegi eremu handia ere. Azpimarragarria da Landako Gunea, haren magnitudeagatik, proportzio handiengatik eta arkitekturagatik. Azokagune horren ondoan dago, halaber, Plateruena Kafe Antzokia.

 

Herrigunetik irten gabe, merkatu plazatik hurbil, Zugaza zine-aretoa dago. Montevideo kalera gatozela, Bartolome Ertzilla Musika Eskola dugu ikusgai, eta Landako inguruan, Ibaizabal errekatik hurbil, Muruetatorre Baserria.

Zugaza zine-aretoa

Zugaza zine-aretoa duela gutxi berriztatu zuten, eta zinema-munduko hainbat une gogoangarrirekin apaindu dute haren fatxada.

Bi areto ditu, eta horietan film berrienak proiektatzen dira, hala formatu digitalean nola 3Dn. Teknologia horri esker, satelite bidez zuzenean eman daitezke operak, kirol-ekitaldiak edota kontzertuak.

Informazio erabilgarria

 

Bartolome Ertzilla Musika Eskola

Bartolome Ertzilla Musika Eskola eta Erdi Mailako Kontserbatorioa musika ikasketak eskaintzen dituen zentro publikoa da.

Eraikin hori herriko eskola izan zen 1926an.

 

Muruetatorre dorretxea

Landakoko eskola publikoen alboan, Muruetatorre dorretxea dago. XVII. mendeko bigarren erdialdekoa da, 1660 ingurukoa. XIX. mendean birmoldatu zuten, eta Durangoko Udalak joan den hamarkadan berriztatu zuen beste behin.

Batez bestekoa (0 Botoak)
Batazbesteko balorazioa 0.0 izar, guztira 5.
Callejero