Magdalena Ermita

Magdalena Ermita
Magdalena Ermita
Magdalena Ermita
Magdalena Ermita
rating
bag

Magdalena Ermita

Baseliza hau interesgarria da bere atariagatik, izan ere, hilerrietako ehorzte-kaperak dakarzkigu gogora, hala nola Amorebieta-Etxanokoa edo Balmasedakoa.

 

Habearte laukizuzena du, abside zirkularra eta bi estalkipekoa, eta zurezko kanpai-horma du. Portikoa oinean dago, eta harlanduzko bina zutabek eta habek eusten diote.

 

Magdalenaren jatorrizko eliza XIX. mende hasieran eraiki zuten, hiribilduan zeuden tropa frantziarrek hilerriak uriaren erdigunetik kanpora atera behar zirela dekretatu zutenean. Izan ere, ordura arte, hilerriak Andra Mariko eta Santa Anako elizpeetan egon izan ziren. Gerora, Durangoko hilerria berriro lekualdatu zuten, eta haren ordez, gaur egungo Magdalena ermita eraiki zuten.


 

Batez bestekoa (1 Bozkatu)
Batazbesteko balorazioa 1.0 izar, guztira 5.
Callejero