Blog

« Atzealdea

ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK

17/09/2019
ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK

 

FELICIANA, SANTA ANAKO KANPAIA
 
URRIAK 19, 20, 26 eta 27
 

 


Aurtengoa hamazortzigarren urtea da, etenik gabe, Bizkaiko Foru Aldundiak ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK ekintzaren edizio berria antolatzen duena, Europar Batasunarekin lankidetzan Europako Kontseiluak Ondare Kulturalaren arloan sustatzen duen sentiberatzeko egitarau ausarta. Ekimenak ibilbide luzea du Europan eta benetan arrakasta aparta lortu du; gaur egun 50 estatu dira parte hartzen dutenak.


Durangon, Santa Anako indusketen hamargarren urtemugan, bertan azaldutako elementuei erreparatu nahi izan diegu berriro ere, bereziki, XVIII. mendean Santa Ana elizako kanpaia modelatzeko erabili zuten moldean arreta jarriz. Ustez, 1686. urtean burdinurturiko kanpaia izango litzateke.

Kanpaia honen agertu izana, goi-mailako teknologia eta aldi berean galdaketa teknika tradizionaletan oinarriturik 2015ean Feliciana kanpaiaren erreprodukzioa gauzatzeko funtsa izan zen.

Galdaketa bitarteko fabrikazioa irudikatu dugu, kanpaigile-maisuen antzinako ohiturak jasoz.

Gainera, beste hainbat herrietan legez, bereziki adin nagusiko jendeak gogoratzen du kanpai dei ezberdinekin mezu labur eta zehatzak zabaltzen zirela: hauek ekaitzaren hurbiltasuna, suak eragindako larrialdi egoera, goibeltasuna lagun maite baten heriotza dela eta, edo jai giroko alaitasuna aditzera ematen zuten, besteak beste. Kanpai dei ezberdinak eta hauen adierak ezagutuko ditugu.

Ekintza hau bukatzeko Santa Anako kanpandorrera igo, eta bertatik Durango eta bere inguruak ikusteko aukera izango dugu.
 
  • Erreserbak Durangoko Turismo Bulegoan 94 603 39 38