Santa Ana Plaza

Santa Ana Plaza
Santa Ana Plaza
Santa Ana Plaza
rating
bag

Santa Ana Plaza

Uriaren antzinako harresitik eta hark zituen sei ateetatik, bakarra gelditzen da: Santa Anako arkua.

 

Plaza horren osagai nagusia Santa Ana eliza eta arkua dira, baina haatik, plazan badaude beste eraikin interesgarri batzuk ere: Arribi jauregia, Zabala etxea, Santa Anako antzinako errota, eta Lejarza jauregia, kasu.
 

Arribi jauregia

Arribi jauregiak historian atzerabegiratua egitera garamatza haren fatxadako elementuei esker. Aipatzekoak dira eguzki-erlojuak edota XVI. mende erdialdeko portale errenazentista zoragarria (Goienkalean).

 

Zabala etxea

Etxe hau 1896an eraiki zuten. Fatxada handia du plazarantz begira, eta arkitektura eklektikoaren erakusgarri bikaina da.

 

Santa Anako antzinako errota

Santa Anako antzinako errota Santa Anako arkuari atxikita dago. XX. mendean berriztatu zuten, eta Eguia udal-aparejadorearen ekimenez, hainbat apaindura artistiko ditu, horietako batzuk beste elementu batzuetatik ateratakoak, esaterako Kurutziaga gurutzetik. Errota hori elikatzen zuen ubidea Santa Ana plazaren azpitik igaro da.

 

Lejarza jauregia

Eraikin hau XVI. mendekoa da. Izaera kubiko eta hermetikoa dauka, betiere, Bizkaiko Errenazimentuko bizitegi prototipoei doituta.

Garitaonaindia plazara ematen duen aldean, dorrearen atzealdea handitzeko eraiki ziren galeria modernistak ikus daitezke, XIX. mendeko begiratoki eta guzti.

Callejero