Berriki inauguratu zuten Durangoko tren geltoki berria. Horri esker, oinezkoentzako hainbat pasabide ireki dira Landako auzoaren eta Montevideo etorbidearen artean. Hartara, trenbideak Urian zekarren bereizketa desagertu da, eta orain, Durango herri bateratuagoa eta erosoagoa da oinezkoen joan-etorrietarako.
Landako izenak landen edo zelaien lekua esan nahi du. Eta halaxe gogoratzen dute 70eko hamarkadaz geroztik auzo horren garapena ikusi duten herritarrek.
Montevideo etorbideak, berriz, Bruno Mauricio Zabalagatik du izen hori.
Landako azpiegitura eta zerbitzu moderno ugari dituen auzoa da gaur egun, bai eta bizitegi eremu handia ere. Azpimarragarria da Landako Gunea, haren magnitudeagatik, proportzio handiengatik eta arkitekturagatik. Azokagune horren ondoan dago, halaber, Plateruena Kafe Antzokia.
Herrigunetik irten gabe, merkatu plazatik hurbil, Zugaza zine-aretoa dago. Montevideo kalera gatozela, Bartolome Ertzilla Musika Eskola dugu ikusgai, eta Landako inguruan, Ibaizabal errekatik hurbil, Muruetatorre Baserria.