Mugarra

Mugarra
Oinezko Ibilbidea: Mugarra
rating

Mugarra

Ibilbidea Durangoko San Roke baselizan hasten da. Hemendik ezkerreko errepidea hartuko dugu, Larrinagatxu auzorantz.


Larrinagatxun, porlanezko horma baten ondoan, eskuinaldeko bide asfaltatua hartuko dugu. Hemendik bide zabalago bat hartuko dugu, Arrioletxe baserritik gertu. Durangaldearen ikuspegi ezin ederragoa izango dugu begien aurrean.

 

Pista hartu eta pinudian sartuko gara. Bide bat aurkituko dugu: horiz eta zuriz margotua. Bide honek Santa Luzia auzora eramango gaitu. Pintura markak jarraituko ditugu harik eta txabola batera heldu arte.

 

Pendiza gogor bat igo ondoren, Katazka haitzartera helduko gara, eta hemendik Mugarrikolandara helduko gara. Mugarrikolandan Oiñiturri iturrian edan dezakegu ur tragoxka bat. Ezkerraldean dagoen bidea hartuz Mugarra mendirantz joan gaitezke.

 

Bai Mugarrikolandatik eta baita Mugarra tontorretik ere Durangaldeko paraje ederrez gozatuko dugu, eta sai asko ere ikusiko ditugu zeruan bueltaka.

Oharra: Ibilbide hau ez dago seinaleztatuta.

8 km 4 ordu 850 m Zail samarra
Jaitsitakoak: pdf pdf
Batez bestekoa (0 Botoak)
Batazbesteko balorazioa 0.0 izar, guztira 5.
Ibilbidea
Interesatuko zaizulakoan