Arte Eta Historia Museoa

Arte Eta Historia Museoa
Arte Eta Historia Museoa
Arte Eta Historia Museoa
rating
bag

Arte Eta Historia Museoa

Durangoko Arte eta Historia Museoa Etxezarreta jauregian dago, bizilekurako funtzioa galdu duen eraikin barrokoan.

Museo horrek dituen funts artistikoak askotarikoak dira: alde batetik, historikoki interesgarriak diren elementuak daude, eta bestetik, baita artelan modernoak ere.

Erakusketa egonkorraz gain, aldizka aldatzen diren erakusketak ere badaude. Informazio gehiago: 


Gainera, XV. mendeko Durango Uriaren maketa bat dago ikusgai, eskalan egina, eta argi erakusten du hiribilduak garai hartan zuen itxura.


Bestalde, Durangoko Krimenaren Historiaren Zentroa ere museoan bertan dago, hau da, krimenaren historia ikertzeko, dokumentatzeko eta hedatzeko online zentroa. Gune hori zabalik dago nazioarteko komunitate zientifiko osoarentzat.

Uriaren jatorria

Zoritxarrez, "Tabira de Durango" hiribilduari hasiera eman zion hiri-gutunak ez du iraun gaurdaino, eta dokumentu horretan jaso ziren hiribilduak zeuzkan pribilegioak eta haren antolamendu juridikoa.

Hala bada, ezin jakin zehatz Durango Uria zer urtetan sortu zen. Batzuen ustez, XII. mendean izan zen, baina beste batzuen iritziz, XIII. mendean izan zen.

 

Harresia

Durango harresiz inguratutako hiribildua zen.

Arkeologia-lanei esker, hainbat hormatal berreskuratu dira azken urteetan, eta Erdi Aroko herrigunea ere nahiko zehatz zedarritu da.

 

Portaleak

Durangok 6 portale zituen: Merkatuko portalea edo Santa Ana, Kurutziaga portalea edo Kristo, Ezkurdi portalea edo San Pedro, Zabala portalea edo San Juan, Intxaurrondoko portalea edo San Martin, eta Errukiko Ama portalea.

 

Errebalak

Harresitik kanpo eraikitako auzoak ziren errebalak.

Guztira bost ziren: Hermodo edo Zumardia (garai batean, Arkotxa izenez ere ezaguna), gaur egungo Ezkurdi plaza izango zena; Zabala edo San Agustingoa, gaur egun Sanagustinalde esaten zaiona; Pinondo, Intxaurrondo eta Kurutziaga.

 

Kalebarria

Hondar zaharrenak (XII. mendekoak) Kalebarrian aurkitu dira, eta teorian, kale hori trazatu zen azkenengo, jatorrizkotzat hartzen diren hiruren ostean (Barrenkalea, Artekalea eta Goienkalea). Izenak berak azaltzen du haren izaera: kale barria.

 

Santa Ana plaza

2009ko arkeologia-lanei esker, hainbat aurkikuntza egin ziren, besteak beste, XII. mende bukaerako edo XIII. mende hasierako hormatal bat, XV. mendeko eliza zaharraren hondarrak, plazapetik doan errotaren altxagarria, zenbait ehorzketa, egungo elizako kanpaia egiteko erabilitako moldea, eta kanpai horren brontzea urtzeko labea.

 

Lariz dorrea

Lariz dorrea XV. mende bukaeran eraiki zen, Urian eraikitako lehenengo etxeek hartzen zuten orubean.

Dorretxe horri egindako analisi arkeologiari esker jakin da eraikuntzak hainbat fase izan dituela, hasi XV. mendean eta XX. mendera arte.

 

Tabira

Harresitik kanpo, Goi Erdi Aroaz geroztik okupatutako espazio bat dokumentatu dute Tabirako San Pedro elizaren inguruan.

 

Etxezarreta jauregia

Ohiko jauregi barroko apainduaren erakusgarria da, betiere neurrian jantzitakoa, XVIII. mendean Jaurerrian eraikitzen zirenen antzekoa.

Jauregiaren fatxada nagusian biltzen dira elementu interesgarri guztiak, eta horien artean, azpimarragarria da eguzki-erlojua.

Etxezarreta parkean Vicente Larrea Gayarreren Abstracción eta Javier Santurtunen Los Cubos eskulturak dauden ikusgai.
 

Callejero