Landaederran, Mugarraren magalean, mendi-aterpetxe bat dago. Leku zoragarria da mendizaleentzat eta BTT zaleentzat, edo besterik ez bada, lagunartean barbakoa bat egiteko.
Oinez nahiz BTTz mendian ibiltzea gustuko baduzu, hainbat ibilbide eskaintzen dizkizugu Durangaldeko paraje ederrenak ezagut ditzazun.
Eskalada gogoko baduzu, Atxarte eskalada-eskola ezaguneko bideek plazer handia eragingo dizute. Bestalde, eguraldi eskasa badago, rokodromoa ere baduzu, hainbat zailtasuneko bideak eta bulderra baititu.
Eta hiriko bizikletaz gozatzeko, bidegorria duzu: Durangon zehar ibili eta hiribildua ezagutuko dugu modu osasungarri eta jasangarri batean, bizikletaz ibilita.
Igerileku estaliak urte osoan daude zabalik, eta kirola egiteko eta gozatzeko leku ezin hobea dira. Haren estaldura kristalezkoa da hein handi batean, eta dekorazio modernoa ere baduenez, kirolerako eta aisiarako toki atsegina da. Helduentzako, txorrotak dituzten 3 igerileku daude, bai eta adin guztietarako ur berodun igerilekuak ere. Udan, aire zabaleko igerilekuei esker, freskatzeko aukera izango dugu egun sargorienetan.