Eta bestela, Durangon nondik nora ibiltzen garen ikusteko, nahikoa dugu Arte eta Historia Museoko maketari erreparatzea. Hari esker, XV. mendeko Durango nolakoa zen jakingo duzue, eta Erdi Aroko Uriaren detaileak ikusiko dituzue miniaturan.
Zinea beste aukera bat da larunbat eta igandeetan, haurrentzako programazioa eskaintzen baitute.
Baina horietaz aparte, haurrek korrika egin behar dute eta mugitu egin behar dute, umeak jolastu egin behar dira.
Tabirako haur-parkeko tirolina, Ezkurdiko parkeko txirrista erraldoia, Arripausuetako parkeko skate-pista, Mañaria errekako arrantza-eskola edo besterik gabe, edozein parketako jolasgunetan aritzea dibertigarria izan daiteke haurrentzat.
Bestalde, kontuan hartu beharreko beste plan bat ere badago: igerilekuak. Igerileku estalien artean, badaude igerileku txiki bat eta ur berodun beste igerileku bat, eta aire zabaleko igerilekuetan ere primeran pasako dute.
Bestalde, nagusi zein ume, gustura ibiliko zarete bidegorria hona eta hara ere. Durangoko edozein txokotara bizikletaz joan eta familian ondo pasatzeko aukera ezin hobea da.