Turismo Bulegoa Kurutzesantu Museoan dago (Kurutziaga, 38). Bertan, informazio turistikoa eskura daiteke: audiogida bidezko ibilbideak, bisita gidatuak, ostatuetako erreserbak, etab.
ASTELEHENA | ASTEARTEA | ASTEAZKENA | OSTEGUNA | OSTIRALA | LARUNBATA | IGANDEA |
LUNES | MARTES | MIÉRCOLES | JUEVES | VIERNES | SÁBADO | DOMINGO |
MONDAY | TUESDAY | WEDNESDAY | THURSDAY | FRIDAY | SATURDAY | SUNDAY |
LUNDI | MARDI | MERCREDI | JEUDI | VENDREDI | SAMEDI | DIMANCHE |
10.00 - 14.30 | 10.00 - 14.30 | 10.00 - 14.30 | 10.00 - 14.30 | 10.00 - 14.30 | 10.00 - 14.30 | |
* 16:00-18.30 | 16:00-18.30 | 16:00-18.30 | * 16.30 - 18.30 | * 16.30-18.30 | ||
* Goi Sasoia: Aste Santua, Uda, San Fausto (Urr. 13) eta Abendua. Sasoi altuan, asteazkenetan arratsaldez ere irekita. Larunbat eta igandeetan arratsaldetan, soilik Museoa. | ||||||
* Temporada Alta: Semana Santa, Verano, San Fausto (13 Oct.) y Diciembre. En T. Alta, abierto también los miércoles por la tarde. Sábados y domingos por la tarde solo el Museo. | ||||||
* High Season: Easter, Summer, San Fausto (13th Oct.) and December. In high season, also open on Wednesday afternoons. Saturday and Sunday afternoon just the Museum. | ||||||
* Haute Saison: Pâques, Été, San Fausto (13 Oct.) et Décembre. En haute saison, ouvert également le mercredi après-midi. Le samedi et le dimanche l´àpre-midi uniquement le Musée. |
"KURUTZIAGA GURUTZEA" BISITA AUDIOGIDATUA
Gurutzearen sekretuak Turismo Bulegoan dagoen audiogidaren bitartez ezagutu ahal ditugu.
Doakoa da. Iraupena: 10 min.
Hizkuntzak: Euskaraz/ Gazteleraz/ Ingeleraz/ Frantsesez. 16 urtetik gorakoentzat gomendatua.
Taldeentzat bozgorailuaren aukera daukagu; bozgorailuaren bidez, talde osoak batera entzuten ditu azalpenak.
PREZIOA: Doan.
ERRESERBAK: Turismo Bulegoan.
KURUTZESANTU MUSEOA
Kurutziaga gurutzearen gordeleku eta babeslekua da. Gurutze gotiko eder horrek Monumentu Historiko-artistiko kategoria du. XV. mende bukaera eta XVI. mende hasiera bitarte altxatu zuten. Gurutze horrek istorio bat kontatzen du, behealdetik hasita: fusteak bekatua eta zigorra irudikatzen ditu; gora joan ahala, kapitelak, Eliza eta ebanjelioa adierazten ditu; eta azkenik, goialdean, gurutzaduran, berrerospena irudikatzen da, hau da, barkamenaren eta salbazioaren mezua, esperantza.
Gurutze gotikoa da, baina eragin flandestar eta alemaniar nabarmena du. Antza denez, gurutzea landu zuenak bazekien zer korronte artistiko zeuden garai hartan.
Hainbat bertsio daude gurutzearen esanahiaren inguruan; ezagunena Durangoko heretikoekin loturikoa da. Aitzitik, egile batzuek Vera Cruz kofradiarekin eta ermitarekin lotzen dute, eta beste batzuek, besterik gabe, mugatze-funtzioa zuela uste dute.