Neberondora osteratxo bat

Neberondora osteratxo bat
Oinezko ibilbidea: Neberondora osteratxo bat
rating

Neberondora osteratxo bat

Ibilbidea Durangoko San Roke baselizan hasten da. Saihesbide azpitik igaro eta ezkerralderantz hartuko dugu. Hemendik gutxira berriro hartuko dugu ezkerraldeko bidea, eta San Rokeburu aisialdi-gunera eta Durangoko balkoira iritsiko gara.


Begiratokiaren eskuineko aldetik bidexka bat dago Bitaño auzora doana.


Bitañon, Palazio baserria ikusiko dugu (XVI-XVII) mendekoa, eta Zabala familiaren armarria ere bai.
Eskuinaldeko pista jarraituta Dolometa mintegira eta basozainen etxera helduko gara. Pistari jarraituz, gurutze batera helduko gara eta, han, ezkerrera hartuz, Neberondora helduko gara (440 m). Bertan neguan jauzitako elurra gordetzen zen izotz modura erabili ahal izateko eguraldiak epeltzen zuenean.


Neberondoko bigarren bidegurutzean ezkerrera hartuko dugu, Santa Luzia auzorantz alegia. Mugarrako iparraldean gaude, eta ondo zaindutako baserri batzuk ikusiko ditugu bertan.
Santa Luzia auzoa igarota, mendi-pistak bidegurutze batera eramango gaitu.

 

Ezkerreko bidea hartuz gero, Landaederra aisialdi-gunera iritsiko gara; eskumakoa hartuta, kilometro bat inguru harri-txintxarreko pistatik joango gara, baina gero bide asfaltatua aurkituko dugu: Orozketa auzora eramango gaituen bidea alegia.

 

Ibilbidea Durangon amaituko da.

Oharra: Ibilbide hau ez dago seinaleztatuta.

11 km 3 ordu 300 m Tartekoa
Jaitsitakoak: pdf pdf
Batez bestekoa (2 Botoak)
Batazbesteko balorazioa 3.5 izar, guztira 5.
Ibilbidea
Interesatuko zaizulakoan