Turismo Bulegoa eta Kurutzesantu Museoa

Turismo Bulegoa eta Kurutzesantu Museoa
Turismo Bulegoa eta Kurutzesantu Museoa
Turismo Bulegoa eta Kurutzesantu Museoa
Turismo Bulegoa eta Kurutzesantu Museoa
rating
bag

Turismo Bulegoa eta Kurutzesantu Museoa

Turismo Bulegoa  Kurutzesantu Museoan dago. Bertan, informazio turistikoa eskura daiteke: audiogida bidezko ibilbideak, bisita gidatuak, ostatuetako erreserbak, etab.

 

 
 
 
 

Kurutziaga gurutzearen gordeleku eta babeslekua da. Gurutze gotiko eder horrek Monumentu Historiko-artistiko kategoria du.  XV. mende bukaera eta XVI. mende hasiera bitarte altxatu zuten. Gurutze horrek istorio bat kontatzen du, behealdetik hasita: fusteak bekatua eta zigorra irudikatzen ditu; gora joan ahala, kapitelak, Eliza eta ebanjelioa adierazten ditu; eta azkenik, goialdean, gurutzaduran, berrerospena irudikatzen da, hau da, barkamenaren eta salbazioaren mezua, esperantza.

Gurutze gotikoa da, baina eragin flandestar eta alemaniar nabarmena du. Antza denez, gurutzea landu zuenak bazekien zer korronte artistiko zeuden garai hartan.

Hainbat bertsio daude gurutzearen esanahiaren inguruan; ezagunena Durangoko heretikoekin loturikoa da. Aitzitik, egile batzuek Vera Cruz kofradiarekin eta ermitarekin lotzen dute, eta beste batzuek, besterik gabe, mugatze-funtzioa zuela uste dute.

Durangoko heretikoak

Teoria hedatuenaren arabera, gurutzea pekamenezko monumentu gisa egin zuten, XV. mendean "Durangoko heretikoak" izenez ezaguna zen erlijio-talde disidente bat zegoelako Urian.

Esaten denez, Frai Alonso de Mella frantziskotarrak, beste frantziskotar batzuekin batera, sinesmen heterodoxoak zabaldu zituen, eta 1437-1441 urteen inguruan Espiritu Santuaren Aroa iritsi zela aldarrikatu zuten.

Mugimendu hark jarraitzaile asko izan zituen, batez ere, jende umilaren eta menderatuen artean, Erdi Aroko krisia pairatzen zutenen artean.

Mugimendu hura gogor zapaldu zuten, eta jarraitzaile batzuk heriotzara kondenatu eta erre ere egin zituzten.

Vera Cruz kofradia eta ermita

Bestetik, ikonografiak Vera Cruz kofradiarekin ere lotzen du gurutzea. Kofradia hark Vera Cruz ermitan zuen egoitza.

Vera Cruz ermandadeek gurutzea, Kristoren Odol Guztiz Baliotsua, heriotza onerako prestatzea eta Ama Birjina berreroskide eta Aingeruen Erregina gisa gurtzen zituzten.

Debozio hori XIII. mendetik aurrera hedatu zen Europan, baina Euskal Herrian, XVI. mendean izan ziren nabarmen eta ugari Vera Cruz kofradiak.

Mugatze-funtzioa

Hala ere, beste batzuen iritziz, Kurutziagako gurutzea hiribildua zedarritzeko mugarria ere izan zitekeen.

Batez bestekoa (0 Botoak)
Batazbesteko balorazioa 0.0 izar, guztira 5.
Callejero