Tabirako jaien aitzakiaz, "Sapubike" mendi-bizikletako martxa antolatzen da Durangon.
Urtero aldatzen dute ibilbidea, baina irteera beti da berbera: Tabira. Durangaldeko mendietan zehar egiten da, paisaia ikusgarriak eta leku magikoak zeharkatuta.
Igoera izugarriak eta jaitsiera sinestezinak dira mendi-bizikletako zaleen gozagarri.
Zatoz bizikletarekin Durangora, eta goza ezazu abenturaz eta jai-giroaz.
Antolatzailea: Durango MTB.