Euskal Denda

Euskal Denda
Euskal Denda
Euskal Denda
Euskal Denda
Euskal Denda
rating
bag

Euskal Denda

Euskal Denda euskal artisautzaren azoka da. Abenduan egiten da, Durangoko Azokarekin batera, eta artisautzaren erreferentea da Euskal Herrian.

 

Euskal Herriko txoko guztietako artisauak etortzen dira Durangoko Euskal Dendan beraien lanak erakustera. Azoka horretan, garai batean arbasoek erabili ohi zituzten objektuen azken joera kreatiboak aurkezten dituzte.

 

Harria, papera, egurra, beira, zeta, otzarak, forjak… Egileek tailerrak antolatzen dituzte jendeari beren lanen sekretuak erakusteko. Gainera, Euskal Herriko ekoizle txikien gazta, pate, jogurt eta gozo zoragarriak dastatzeko aukera izaten da.

 

Antolatzailea: Arbaso.

Batez bestekoa (0 Botoak)
Batazbesteko balorazioa 0.0 izar, guztira 5.
Callejero

Mapako puntu ikusgaiak