Durangoko Gabonak bereziki koloretsuak eta argitsuak izaten dira.
Sasoi horretan egiten diren ekintzen artean, aipatzekoak dira izotz-pista, Gabon-kanten jaialdia, Haurren Gabonetako Parkea, Olentzero eta Mari Domingiren kalejira, eta Erregeen kabalgata.
Era berean, herriko hainbat erakundek beste jarduera ugari antolatzen dituzte: musika kontzertuak, haurren tailerrak, ipuin-kontalariak, familientzako ikuskizunak, etab.