Durangoko kaleak dantzariz bete dira egun horretan. Dantza klasiko, euskal dantza, funky, breakdance zein flash mob emanaldiek musikaz eta dantzaz zipriztintzen dituzte Durangoko kaleak.
Egitarau anitz horren barruan, hainbat adin-tarteko partaideek hartzen dituzte Durangoko txoko eta bazter ugari , besteak beste, Uribarriko Andra Mari Basilika edota Plateruena kafe antzokia. Begiratzen diozunari begiratzen diozula, artea da nonahi. Udaberrian ospatzen da egun hori.
Antolatzailea: L'Atelier Dantza Eskola.