Euskal Astea esaten bazaio ere, hiru aste irauten du euskal kulturari eskainitako jaialdi honek.
Azpimarratzekoak dira Euskal Herriko Dantzen Jaialdia, Dantzaroa, Txisturako konposizioen Lehiaketa eta Zesta-puntako Txapelketa.
Horrez gain, badaude beste ekitaldi batzuk ere, hala nola esku pilotako txapelketa, zine-emanaldiak, eskolarteko margo lehiaketa, antzerkia, joko tradizionalak, kalejira, erreportajeak, askotariko kontzertuak, etab.