Topaklown Aste Santuan egiten den clownen topaldia da.
Egunerokoaren heroi horiek, clownek, hunkitu eta liluratu egiten gaituzte, eta era berean, gure alderik primarioena, inperfektuena eta gizatiarrena islatzen dute.
Clowna egiten baduzu, edo besterik gabe, jakingura baduzu eta emozioez eta umore onaz gozatu nahi baduzu, Topaclownen elkartuko gara.